679 934 888 aeunanue@gmail.com

 

Bidaietan tripako minak!

 

Udara hurbiltzen ari da, oporrak antolatzen, bidaiak…Ez al dugu askok eta askok inoiz gure bidaietan sabeleko arazorik izan? Bai ezta? Izan ere, bada “bidaiariaren beherakoa” bezela ezagutzen dena: bidaiari eta turisten kasuetan ematen den infekzio-arazo bat da ( gastroenteritis mota bat). Kasu gehienetan, etxetik urrun gaudenean ematen da, beste ur eta elikagai batzuk hartzean. Janari-intoxikazioak udaldian laukoiztu egiten omen dira. Eta zer dira ba janari-intoxikazioak? Gaixotasunaren iturburua , elikagai batetan zenbait germen kaltegarri agertzea izaten da: bakterio, birus edo parasitoak izan daitezke. Zenbait kasuetan, bakterio hauek ere toxina bat sor dezakete janarian, eta toxina hau izan daiteke arazoaren arrazoia. Kontaminatuta dagoen elikagaia zenbait pertsonek jan arren, kasu batzuetan pertsona bat bakarrik gaxotzen da, eta beste kasu batzuetan talde osoa gaxotzen da. Honen arrazoia hauxe izaten da: hartu dugun germen edo toxina kantitatea, eta beraiekiko dugun sentsibilitatea.

Elikagaien kontaminazioa momentu desberdinetan gerta daiteke: gordetze prozesuan, manipulazioan edo antolakuntza prozesuan. Bakterioak hazteko giro ezinhobea izaten da, adibidez, egosita (hau da, ondo berotuta) dagoen janari bat hozten doan bitarte horretan; horregatik kasu hauetan, janari hori bero mantentzen saiatzea gomendatzen da. Eta alderantziz, hotzean prestatutako janari bat berotzen uzten badugu, bakterioak hazteko giroa ere aproposa izaten da (adibidez, eguzkitan utzi dugulako); horregatik gomendagarria da janari hotz hauek izozkailuan mantentzea. Kanpoan jaten dugunean, segurtasuna emango diguten elikagaiak , ondo egosita daudenak izando dira, eta ura eta elikagai gordinak (frutak, entsaladak) ondo desinfektatuta daudenean; zalantza baten aurrean, hobe ez hartzea .

Eta zeintzuk izan daitezke janari-intoxikazio hauen sintomak? Sintoma hauek, elikagaia jan edo edan ondoren hasten dira, ordu edo egun batzuk pasata: sintomaren agertze-denbora, patogeno mota eta bere kantitatearen menpe egongo da. Hauek izan daitezke sintomak: tripako mina, beherakoa, sukarra, jateko gogoa joatea, botagurak, gonbitoak edo ahultasun eta nekea.

Intoxikazio hauen aurrean, bai haurrak eta bai adineko pertsonak, arrisku handiagoa izaten dute. Baita ere: gaxotasun kroniko bat badugu, haurdun dauden emakumeak, eta gure sistema-inmunitarioa ahulduta dagoenean.
Janari-intoxikazio gehienak arinak izaten dira eta egun gutxi pasata desagertzen dira (batzuetan 24 orduko kontua izan daiteke). Gonbitoa eta beherakoa desagertu arte janari solidoak eta esnekiak ekiditen dira, eta hobeto sentitzen goazen neurrian, berriro piskanaka elikagai hoiek sartzen dira. Baina gaxotasuna luzatzen bada, garrantzitsuena deshidratazioa prebenitzea izaten da (deshidratazioa, likido eta elektrolitoen galera da, hau da, gure gorputzak behar dituen elikagarri eta mineralak). Kasu hauetan sintomak desberdinak izan daitezke (eta deshidratazio mailaren arabera, noski, larriagoak): ahoko lehortasun handia, sekulako egarria, logurea eta nekea, txiza gutxi egitea edo ohikoa baino askosaz ilunagoa izatea, buruko mina, nahasketa, zorabiatuta sentitzea edo kordea galtzea.

Deshidratazioa arina denean, uda zurrutaka maiz edatea gomendagarria izaten da; salda argiak eta urarekin nahastutako zukuak hartzea ere egokia izan daiteke. Ekiditekoak kafea edo freskagarri karbonatatuak. Sueroak gomendatuak izaten dira, galdutako likidoak ordezteko balio dutelako (gatza, azukrea, potasioa eta beste elikagarri batzuk izaten dituztelako).