679 934 888 aeunanue@gmail.com

Gatza eta hipertensioa

 

Jende asko eta asko dago hipertentsioarekin, ezta? Eta medikuak gatzaren kantitatea murriztea gomendatu digu…zergatik? ze erlazioa dago gatza eta arteria presioaren artean? Gaur guzti hau aztertzen saiatuko gera. Gatza, sodio kloruroaren herri-izena da (NaCl). Gatza, beharrezkoa da bizitzeko eta osasun ona izateko, funtzio konkretu batzuk betetzen dituelako gure organismoan. Hipertensioa edo arteria presio altua ordea, arrisku-faktore bat da arazo kardiobaskular eta apoplexiarentzat eta gatza gehiegi eta potasio gutxiegi kontsumitzearekin erlazionatuta dago. Gatzaren kontsumoa murriztearen gomendioek egoera hau alda al dezake?
Gatza, janaria mantendu eta zaporea emateko erabiltzen da. Elikagaietan ere modu natural batetan dago. Gure organismoan funtzio erregulatzaileak betetzen ditu potasio eta kloroarekin:

-nerbio-impultsoen eroapenean parte hartzen du
-kontrakzio muskularrean parte hartzen du
-zeluletako mintzen zehar nutrienteak garraiatzen ere parte hartzen du

Bestalde, oreka-osmotikoa erregulatzen parte hartzen du (hau da, oreka hidrikoa).
Eta baita ere organismoko pH aren (hau da, azidotasuna) erregulazioan.
Heste meharrean absorbatzen da (eta piska bat urdailean). Gero odoletik garraiatzen da, libre. Ez da pilatzen eta kanporatzea giltzurrunen bitartez ematen da, baina izerdi eta gorotzen bitartez ere galtzen da.
Sodioa, mahaieko gatzan aurkitzen da eta baita ondorengo elikagaietan ere:

-Saltsak, aurrez prestatutako jakiak, gatzunetan dauden kontserbak (adib, azeitunak, tipulinak etb), elikagai onduak (urdaiazpikoa, zezinak) eta gatzatuk, (bakailua), fruitu lehor gatzatuak, edari karbonikoak etb.
-Haragi, arrai, arraultza, esne eta esnekietan (batez ere gaztan)
-Barazkietan gutxi dago.
Urritasuna egon daiteke adibidez, galera handiegien ondorioz (beherakoak, gonbitoak, izerditze exageratua, erredurak, giltzurrun- alterazio edo hormonaletan etb). Guzti hauen ondorioak, debilitate eta bihotz-arazoak izan daitezke.

Gehiegizko baten jatorria, disfuntzio renal edo hormonal bat izan daiteke. Honen ondorioa bihotza gelditzea izan daiteke.
Dirudienez, sodioaren batazbesteko kontsumoa, 2-6 gramu inguru egunean da.
Baina pertsona heldu bat egunean 0,5 gr sodio hartuta ere osasuntsu bizi omen daiteke. Eguneko beharrak handitu egiten dira galerak handiak ematen direnean (adibidez, hilerokoan, laktantzian edo asko izerditzen denean).
Gure organismoan , sodio eta potasioak funtzio berdinetan hartzen dute parte, komplemetarioak direlarik; bihen arteko oreka ezinbetekoa da organismoarentzat. Eta gure giltzurrunek sodio hori kanporatu edo gordetzeko duten ahalmena funtsezko faktore bat da arteria-presioa erregulatzeko orduan.

Azkenik, arteria presio egokia mantentzeko,badirudi garrantzitsuena bizitzeko modua dela. Hau da, obesitateak, aktibitate fisiko ezak, eta potasioaren kontsumo bajuak ere, eragin kaltegarria omen du arteria presioa egokia mantentzeko orduan; baita ere kalzio eta magnesio kontsumo bajuak eta koipe saturatu kontsumo altuak. Ondorioz, azken urte hauetan, gatza gutxitzeaz gain, zuntza eta potasio kantitatea igotzea ere gomendatzen dute, gure elikaduran fruitu, barazki eta zereal ugari sartuaz.

Dirudienez, gorputza gatzaren kontsumo bajuagoetara egokitu daiteke, baina 2-3 hilabete pasa daitezke ohikoa baino gatz kopuru erdia hartzea ohitu arte. Kontutan izan, janaria ontzeko beste modu batzuk ere badaudela, piperbeltza , espeziak eta belar aromatikoak adibidez.