679 934 888 aeunanue@gmail.com

 

Janariarekiko antsietatea edo menpekotasuna?

 

   

 

Menpekotasuna? Antsietatea? Egia esateko, jende askori iruditzen zaio janariarekiko menpekotasuna duela, ezta?
Janariarekiko “antsietateaz edo gogo biziaz” hitzegitea “menpekotasunaz” hitzegitea baina egokiagoa omen da. Baina askorentzat, bigarrena da benetan bizi duten egoera. Desberdinak al dira?

 

Antsietateaz hitzegiteko orduan, honako definizioa ematen zaio: elikagai bat jateko nahi bizi bat eta ezetz esatea zaila egiten denean, eta gainera oso ohikoa izaten dena. Egoera honek ba du bere garrantzia, erlazio handia izan dezakelako bulimia, obetsitate eta beste zenbait osasun-arazoetan ematen den gehiegizko elikagaien kontsumoarekin. Teoria desberdinak daude egoera hau azaltzeko. Ikerlari batzuk diotenez, oreka fisiologiko bat dugu, janariaren alde sentsorial eta emozioen alde psikologikoaren artean. Adibidez, pertsona batzuk animikoki hobeto sentitzeko karbohidratoak hartzen dituzte, eta hau, garunak serotonina gehiago ekoizten duelako omen da. Antzeko moduan, beste pertsona batzuk honelako kasuetan txokolatea nahi izaten dute, eta hau, txokolatean dauden sustantzia psikoaktibo batzuen ondorioz gertatzen omen da, hauek izanik egoera animiko eta apetitoaren erregulatzaile garrantzitsuak.

 

Menpekotasunaz hitzegitean, sustantzia baten erabilera konpultsibo eta kontrolik gabeko kontsumo bat azaltzen da. Baita ere, humore txarra eta urduritsua azaltzen da, sustantzia konkretu hori lortu ezin denean (eta egoera hau, janariarekin erlazionatutako desoreka edo arazoak dituzten pertsonen kasuan agertzea ohikoa izaten da). Guzti honegatik, ikerlari askok uste dute, garunean bide komun bat dagoela sustantzia edo elikagaien bidez lortzen den atseginaren arduradun.

 

Jatea, portaera komplexu bat da, eta gure organismoko hormona eta sistema desberdinek parte hartzen dute. Ia atsegin guztiak (adibidez edertasuna, musika edo kirola) dopaminarekin erlazionatzen dira, eta berdina gertatzen da koipe altuko elikagaiak hartzean. Posible da, zenbait pertsonen garunak, janariarekin erlazionatutako estimuloak era desberdin batean prozesatzea. Eta azkenean, guzti honen ondorioa hauxe da: elikaduraren kontrola mantentzeko ahalmena edukitzea edo ez edukitzea.
Eta elikadurarekiko jarrerarekin lotuta ere beste arazo bat dugu: estresa. Gure organismoko seinale biologikoekin bat gaudenean, gosetuta gaudenean jaten dugu eta beteta gaudenean jateari utzi egiten diogu. Baina beste pertsona batzuk faktore emozional edo psikologikoen eraginez, bere seinale biologikoei ez die kasorik egiten, eta kontrolik gabe jan dezakete. Honelako egoeren aurrean, gomendagarria omen da gehiegi jatea ze egoerak bultzatzen gaituen aztertzea, egoera horri aurre egin ahal izateko.

 

 

 

Eta azkenik, estresaren aurrean lagungarri izan daitezkeen zenbait elikagai azalduko ditugu. Adibidez:
– proteinak: estresa dagoenenean proteinen beharrak handituta daudelako.
– Almendrak: kaltzio, magnesio eta potasio mineralak ditu kantitate egokian nerbio sistemaren oreka egokia lortzeko.
– Piñoia: B bitamina eta gantz-azido esentzial ugari ditu, nerbio sistemak modu egokian lan egiteko.
– Garbantzuak: proteina, karbohidrato eta B bitamina ugari ditu.
– Gari hazia: nerbioentzat tonifikatzaile ona da, proteina, gantz-azido insaturatu, bitamina eta mineral ugari dituelako.
– C bitamina: estresa dagoenean, bitamina honen beharrak handituta daude. Ez hori bakarrik, bitamina honek gure defentsak estimulatzen dituenez, oso egokia da estresa dagoenean.