679 934 888 aeunanue@gmail.com

Jateko gogoak

 

Zuntzaren beharrei buruz hitz egin aurretik, aurkezpen bat egingo diogu. Hasteko, zer da zuntza? Zuntza, elikagai begetaletan aurkitzen den substantzia talde bat da, gure digestio-aparatuko entzimek digeritu ezin dutena. Elikagaietako zuntzak, eragin onuragarriak ditu gure osasunarengan eta zenbait gaxotasun ekiditeko ere baliagarria da.

Udara amaitzen ari da eta honekin askoren oporrak ere bai. Oporretan maiz bilatzen duguna, atsegin dugun edozer egitea da eta bizitzan dauden atseginen artean, jatea aurkitzen da (askorentzat behintzat); honela, aukera dugunean gustokoak ditugun elikagaiak hartzen ditugu eta gustokoak ez ditugunak ekiditen ditugu. Gustokoak ditugun elikagaiak jateak, alaiago eta lasaiago senti arazten gaitu. Eta horrela azaltzen dute zenbait ikerketek: nahiago ditugun elikagaiak hartzean , gorputzeko β-endorfina izeneko sustantzia batzuk askatzen omen dira eta hauek, gure humorea hobetzen dute. Hala ere, janari bat erakargarria izateko, propietate organoleptikoez gain, beste faktore batzuk ere erlazio zuzena dute; adibidez, gosea, elikagai horrekin aurretik izan ditugun esperientziak eta jateko orduan inguratzen diguten egoera sozialak. Beste modu batera esanda, ondo senti arazten gaituna hauxe izan daiteke: elikagai egokia jatea, momento egokian eta konpainia onean, ezta?

Elikagaien aukeraketa, giza portaera komplexu bat da eta faktore askoren eragina izaten du. Jateko orduan, gosetze edo asetze sentsazioek dute eragin zuzena, noski. Baina janariak aukeratzeko orduan, behar nutrizional eta fisiologikoez gain, badira beste zenbait faktore egoera honetan eragina izango dutenak, eta hauek izan daitezke:

– elikagaien zaporea, usaia edo itxura.
– faktore kognitiboak, emozionalak eta sozialak (gustokoa dena eta gustokoa ez dena, osasuna eta dietarekiko dugun jarrera eta gai hauetaz dugun informazioa, edo inguru soziala eta ohiturak). Guzti hauek baldintzatzen dute jateko orduan egingo dugun elikagaien aukeraketa. Baita ere balio pertsonalak, ezinbesteko egoerak ( adibidez, bakarrik bizitzea edo ez) janariak prestatzeko orduan ditugun trebetasunak eta gure bizitza edo gure gorputza ulertzeko moduak.
– faktore ekonomiko, kultural eta erligiosoak ere mugatzen du gure aukeraketa. Gure heziketak edo produktuen prezioak ere erabakikorrak izan daitezke aukeraketa bat egiteko momentuan.

Beste kontu bat izaten dira gogoak. Nork ez ditu inoiz izan kontrolatu ezin ditugun jateko gogo berezi eta konkretu hoiek? Oso ohikoak dira, eta ez bakarrik haurdun dauden emakumeen artean. Ikerketa desberdinak egin dira arlo honetan eta hauek azaltzen dutenez, gizonezkoek eta emakumezkoek jateko gogo hoiek , jarrera eta emozio desberdinekin erlazionatzen dituzte. Orokorrean, gizonezkoek, gogo hoiek gosearen ondorioz sortzen direla pentsatzen omen dute, eta emakumezkoek ordea, gogo- aldarte negatibo batekin erlazionatzen dute gehiago ( adibidez, estresatuta edo aspertuta gaudenean). Ez hori bakarrik, emakumezkoek gehiagotan izaten omen dute sentimendu negatibo bat (adibidez, kulpa edo alhadura) desiatzen den janari hori hartu ondoren. Zenbait psikologoen ustetan , arrazoi desberdinen artean, hau aurkitu daiteke: gogokoa izan den janari hori “debekatuta dugun janari bat izatea”.

Egoera honen aurrean, aholku hauek ematen dizkigute:
Garrantzitsuena, janariarekin erlazionatuta ditugun errudun-sentimendu hoietaz ahaztea omen da. Horretarako, ezinbestekoa dirudi erlazio osasuntsu bat mantentzea janariarekin eta janari-ohitura errealista batzuk izatea. Honekin esan nahi dutena hauxe da: gure gustokoen diren janari hoiek, neurriz erabiltzeko moduak lortzea eta ikastea, honekin gure gozamena handituz , gehiegikerietan erori gabe.