679 934 888 aeunanue@gmail.com

 

Koipe, olio eta hanturak

 

Baina zer dira koipeak? Koipeak, zelula guztietan (animalia-zein landare-zeluletan) egoten dira, eta egiturazko funtzioak zein metabolikoak betetzen dituzte. Koipeak bi jatorri dituzte:
– Animalia jatorria: haragi eta haragi-produktuetan, arrautza eta esnekietan.
– Landare jatorria: zenbait landaretako hazietan (ekilorea edo artoa), fruituetan (oliba, ahuakatea, kokoa, palma) eta fruitu lehorretan (kakahueteak, arbendolak).

 

 

Koipeek, energia eta oinarrizko gantz-azidoak ematen dizkiote organismoari eta gainera, egiturazko funtzioak eta funtzio arautzaileak betetzen dituzte. Gaur, hanturarekin duten erlazioa azalduko dugu; izan ere, olioak eta koipeak, “prostaglandina” izeneko komposatu batzuen aintzindari dira eta hauek zenbait egoerekin erlazionatutako erreakzioak estimulatu edo zuzentzen erantzule dira (adibidez, inmunitatean, hanturan, koagulazioan etb).
Adinaren berezko izaten diren gaixotasun deseroso eta baliogabetzen duten asko eta asko, prozesu inflamatorioekin batera doaz.Adibidez, artritisa, reumak baina baita ere hesteetako arazoak, arnasketa arazoak, alergikoak… hauetan ere gutxiago edo gehiago, hantura agertzen da zenbait ehun edo mukosetan.

 

  Faktore asko izan daitezke hantura hori sorterazten dutenak, baina hemen, sistema inmunitarioak bere erreakzioen intentsitatea kontrolatu eta erregulatzeko duen ahalmena aztertuko dugu.
Zentzu honetan, azken urte hauetan, ikerketa asko argitaratu dira omega 3 izeneko gantz-azidoek prozesu artritikoetan duten eragin antiiflamatorioari buruz.

 

  Gure organismoak, hanturen intentsitatea erregulatzeko nolabaiteko ahalmena du. Mekanismo erregulatzaile honetan, “prostaglandina” izeneko substantzia batzuk parte hartzen dute. Beraietako batzuk efektu estimulatzaile bat duten bitartean, beste batzuk kontrako efektua dute, eta honela, zenbait erreakzio kontrolatu eta modulatzen dituzte, adibidez, beroa, mina, gorritzea etb sorterazten dituzten erreakzioak.
Erreakzio hauek ez dira berez kaltegarriak. Izan ere, erreakzio guzti hoien helburua min edo kalte bat konpontzea bait da. Arazoa sortzen da, denbora pasatzen doan bitartean, arrazoi desberdinengatik hantura hori kronikoa bihurtzen denean.
Ikerketa guzti hoiek ekarri duten berri ona, hauxe izan da: gure organismoan dauden prostaglandina hoien maila edo kopurua, batez ere jaten dugunaren menpe dagoela. Zelulek, gure dietatik datorren lehengai batetatik sintetizatzen dituzte prostaglandina hoiek eta lehengai hauek oinarrizko gantz-azidoak dira. Talde desberdinetan sailkatzen dituzte:
– hantura estimulatzen dutenak: hanturaren prozesuan eta plaketen agregazioan laguntzen duten prostaglandina batzuk (adibidez, azido arakidonikoa); animalia jatorrizkoak izaten dira, adibidez, haragi, esneki eta arrautzak.
– hantura erregulatzen dutenak: hantura txikitzen, zelulen ugaritzean eta odoleko koagulazioan parte hartzen dutenak; omega 3 bezela ezagutzen direnak.Bai arrai urdin eta baita zenbait hazi (liho eta kalabazarena) eta intxaurretan ere.
Omega 6 bezela ezagutzen direnak, zenbait hazietan aurkitzen dira (ekilore, sesamo, artoa, soja etb); hauen eragin antiinflamatorioari buruz, dirudienez momentuz, ikerketetan kontrako iritziak topatzen dira.

 

Ikerketa guztiak garbi azaltzen dutena hauxe da: garrantzitsuena beraien artean dagoen oreka da. Bakoitzak duen funtzioa elkarren osagarri bait dira (gure osasunaren arabera, batzuen edo besteen behar handiagoa izango dugu noski). Beraz, beti bezela, elikagai mota bat eta besteen arteko proportzioen orekan dago gakoa, hau da, koipe mota desberdinen bai kalitate eta bai kantitatean ere.