679 934 888 aeunanue@gmail.com

Prebiotikoa edo Probiotikoa?

Azken urte hauetan maiz entzuten dugu elikagai prebiotiko eta probiotikoei buruz. Baina ba al dakigu zer diren? Esanahi berdina al dute? Zihur batek baino gehiagok honelako zalantzak dituela, eta horregatik gaur saiatuko gera azaltzen zer diren eta zertarako erabiltzen diren.
Zenbait elikagaiek, propietate nutrizional onuragarriak izateaz gain, osasunarentzat ere mesedegarri izaten dira, eta hauek elikagai funtzional bezela ezagutzen dira. Elikagai funtzional hauen barne, bai prebiotikoak eta bai probiotikoak sartzen dira.

Elikagai prebiotikoek, digeritzen ez diren substantziak dituzte; hauek, gure hesteetako floran dauden bakterioak suspertzen dituzte eta organismoaren funtzio askori on egiten die. Izan ere, hesteetako bakterio onuragarrien hazkunde selektiboaren mesedetan dihardute.

Hauen artean ezagunenak Oligofruktosa eta Inulina fruktooligosakaridoak (FOS) dira. Eta non aurkitu daitezke? Baratxuria, tipula, porru, zainzuri, orburu, tomate , pinaburu eta beste zenbait elikagaietan.
Eta zergatik dira hain aipatuak elikagai mota hauek azken urteotan? Elikagai funtzionalak zenbait produktuetan merkaturatzen dira, hainbat esneki, edari, haurrentzako elikagai eta gailetetan.
Izan ere, adituek egunean 2-6 gramu hartzea gomendatzen dute, baina azterketek diotenez, badirudi egunean 800 miligramo FOS bakarrik kontsumitzen direla. Gero eta garbiago dago oso garrantzitsua dela dieta orekatu bat izatea gure osasunaren onerako eta honelako elikagaiek bere eragina dute gerora izan daitezkeen minei aurre egiten.
Hau ulertu ahal izateko, aipatuko dugu, gure digestio aparatuak bakterio mota asko dituela. Batzuk mesedegarriak dira, baina beste batzuk patogenoak, hau da, kaltegarriak, eta hauen ondorioz sarritan organismoaren zati desberdinetan gaixotasunak sortzen dira. Eta zer da gertatzen dena? Ba hesteetan dauden bakterio multzo zehatz batzuk, elikagai moduan erabiltzen dituztela organismoak digeritzen ez dituen substantzia hauek. Honela, organismoari on egiten dutenen portzentaia handitu daiteke, eta heste-flora agresiboena murrizten da.

Probiotikoei dagokionez, elikagai gehigarri moduan hartzen diren bakterio bizidun produktoak dira, eta heste-florako bakterioetan eragin positiboa daukate. Heste lodira bizirik heltzen dira, bere funtzio onak han beteaz.
Hauen artean, Laktobazilo eta Bifidobakterioak daude, eta elikagai hauetan aurki ditzakegu: batez ere esne hartzituetan, jogurta eta gaztaietan.
Digestioa osorik ez egitean eta mikroorganismo-populazioa eraldaturik baldin badago, substantzia kaltegarriak gure organismoan sartzeko arriskua dago eta horren ondorioak era askotakoak izan daitezke: hantura, haizeak, beherakoa, zoldurak eta areago, alergia eta intolerantziak. Hemen dute bere garrantzia, hesteen osasunaz arduratzen diren prebiotiko eta probiotikoak.
Ikerketa askok frogatu dute, prebiotikoek kaltzioa, magnesioa eta burdina surgatzen laguntzen dutela eta horri esker hezurren trinkotasuna hobetu daiteke eta osteoporosiari aurre hartu.

Bestalde, profil lipidikoa hobetzen laguntzen dute eta triglizerido maila altuak jeisten; horrek gibeleko metabolizazioa hobetzen laguntzen du. Gluzemia hobeki kontrolatzen laguntzen dute eta kolesterolarekin erlazionatutako eraginak ere azaldu dira; baita ere idorreri kronikoa hobetzeko. Badirudi ere, kolon-eko minbiziaren prebentzio moduan ere lagungarri direla.

Ezinbestekoak al dira? Kasu gehienetan elikagai anitzetan oinarritutako dieta orekatu bat nahikoa izaten da mesede guzti hauek eskuratzeko. Egoera batzuetan, mesedegarri izan daitezke, adibidez, dieta bera nahikoa ez denean, osasun arazo batzuk hobetzeko; adibidez, bakterio-flora berreskuratzeko, sabeleko arazo batzuen ondoren (haizeak, beherakoak etb.).

Baita ere, prebiotikoak dauzkaten elikagaiak dietan sartzen ez ditugunean; adibidez, intolerantzia baten aurrean, atsegin ez ditugulako, edo bestetan alperkeri utsez: askok dioten bezela, frutaren kasuan esateko, gustokoa izanik “alferkeri kontuak”.