679 934 888 aeunanue@gmail.com

Zuntz gehiago behar al dut?

 

Zuntzaren beharrei buruz hitz egin aurretik, aurkezpen bat egingo diogu. Hasteko, zer da zuntza? Zuntza, elikagai begetaletan aurkitzen den substantzia talde bat da, gure digestio-aparatuko entzimek digeritu ezin dutena. Elikagaietako zuntzak, eragin onuragarriak ditu gure osasunarengan eta zenbait gaxotasun ekiditeko ere baliagarria da.

Elikagaien zuntz-edukia desberdina izaten da zenbait egoerek eragina dutelarik:
-elikagaiaren jatorria
-urtaroko aldaketak
-laborantza-lurra
-laborantza-sistema
-biltegiratzearen eragina etb.

Elikagaiaren heldutasun mailaren arabera ere zuntz-edukia desberdina izando da eta horretaz gain, bi zuntz mota desberdintzen dira, urarekiko duen afinitatearen arabera: zuntz disolbagarria eta disolbaezina.
Bakoitzak eragin desberdina izango du gure organismoan.
Zuntz disolbagarriak, batez ere glukosaren xurgapena atzeratzen du, odoleko kolesterol maila jeisten laguntzen du eta koloneko bakterioek hartzitu egiten dute, laxante efektua izan gabe. Urdailean, zuntz disolbagarriak gelak eratzen dituzte digestioa atzeratuaz. Honek ere asetze sentsazioa sortzen du, beraz, apetito handia duen pertsonari, zuntz mota honek lagunduko dio.
Zuntz disolbaezinak batez ere laxante efektua dauka hesteetako mugimendua edo igarotzea azkartu eta erregulatu egiten du gorotzen bolumena handitzean;zuntz mota honek glukosaren xurgapena ere gutxitzen du.

Orokorrean, zuntz disolbagarriak fruta eta barazkietan aurkitzen dira batipat eta disolbaezinak bihi osoko zerealetan eta gutxiago fruta eta barazkietan. Ondoren zenbait zuntz mota azalduko ditugu:
-Zelulosa: zuntz disolbaezina. Fruta, barazki eta lekaleetan topa daiteke.
-Hemizelulosa: zuntz disolbagarri eta disolbaezina. Bihi osoko zerealeen osagai nagusia.
-Pektinak: zuntz disolbagarria. Fruta eta barazkietan ugari. Uretan disolbatzeko propietatea du, gelak eratuz, horregatik jaleak prestatzeko erabiltzen da.
-Goma eta muzilagoak: zuntz disolbagarria. Elikagaien industrian, aditibo eta egonkortzaile moduan erabiltzen dira.
-Lignina: zuntz disolbagarria. Oligo-fruktosa bezelako zuntz mota gehiago ere topa ditzakegu.

Eta zein da osasunarengan duten eragina? Aurretik aipatu ditugun eraginen ondorioz, honako egoeretan onuragarri izan daitezke:
Obetsitatean, dibertikuluak tratatzeko garaian, koloneko minbiziaren prebentzio moduan, gaxotasun kardiobaskularraren prebentzio moduan eta odoleko kolesterol maila jeisten lagungarri eta baita diabetesaren kasuan lagungarri.
Kontra, beste zenbait egoeratan zuntz kantitatea murriztu beharko da, adibidez:
-anorexiaren kasuan: zuntzak asetze sentsazioa handitzen duelako
-flatulentziak mina sortzen duenean: zuntz disolbagarriak gantz-azido lurrunkorrak sortzen ditu. Zenbait gaxotasunetan, mina eragin dezakete (gibela, pankrea, behazun-xixkua)
-beherakoa dagoen zenbait kasuetan
-esofagitisa eta errefluxu-gastroesofagikoan, zuntz disolbaezinarekin ere kontuz
-hesteetan xurgapen arazoak daudenean, batipat hanturazko prozesuak dauden patologietan

Eta azkenik, zuntz kantitea igo nahi duenak, honako gomendioak jarrai ditzake:
-barazki eta fruta gehiago jan, batez ere azalarekin
-bihi osoko zerealak aukeratu
-zukuaren ordez fruta osoa jan, ongi mastekatuz!