679 934 888 aeunanue@gmail.com

Bitaminak eta mineralak hotzari aurre egiteko



Azaroan sartuta, neguko temperatura baxuak direla eta, hozten hasten gera eta gripeak ere gehiago izaten dira. Elikadura garrantzizkoa da bai hozte hauek aurrezaintzeko eta baita ere sendatzen laguntzeko. Elikagai batek ez digu gripea edo katarroa sendatuko, baina gure sistema inmunitarioa indartzeko lagungarri izan daiteke gure organismoko defentsak infekzio biral horri aurre egiteko. Ondoren aipatuko ditugu lan honetan lagunduko diguten zenbait elikagai:


– Fruituak: bitaminak, mineralak eta elementu fitokimiko antioxidatzaileak ditu, bai defentsak igotzeko lagungarri eta bai hondakin sustantziak iraizteko.
– Barazkiak: fruituek bezelako eragina izateaz gain, odolaren arazketan lagungarri dira, infekzioetan normalki sortzen den azidotasun metabolikoa neutraltzen dutelako.Gordinik hartu daitezke entsaladetan, zuku moduan, edo bere saldarekin prestatuak.
-Baratxuria: antibiotikoaren moduko eragina du eta defentsen eragingarri. Birusei ere aurre egiten die eta gripearen ondorioz sortu daitezkeen arnas infekzio eta bronkitisak aurrezaintzen laguntzen du.
– Propoleoa: erleek sortzen duten sustantzi naturala da, zenbait birusei aurre egiteko egokia. Sistema inmunitarioa ere indartzeko erabili daiteke.
– Selenioa: oligoelementu bat da, antioxidatzailea eta gorputzeko defentsen bultzagarri. Aurkitu dezakegu baratxurian, Brasileko intxaurretan, garagardo legamian, eta galorratzan.
– C vitamina: sistema inmunitarioak birus hoiei aurre egiteko beharrezkoa da. Naranjak adibidez, oso egokiak dira, azido organiko eta flabonoideak ere dituelako, C bitaminaren lana hobetuz. Egokiak dira ere kiwia, guayaba eta grosella.
– Zink: oligoelementu hau gripe eta katarroen iraupena mozteko erabili daiteke. Aurkituko dugu adibidez, sesamoan, fruitu lehorretan, oloan eta galorratzan.


Eta tenperatura bajuen aurrean, zergatik ez dugu denok hotza berdin sentitzen? Arrazoi desberdinak daude; eta hoien artean, adibidez, termogenesia dago. Hau prozesu biokimiko bat da eta gorputzak sortzen duen beroari dagokio. Baina ez da pertsona guztietan berdin ematen. Kasu batzuetan, modu natural batetan, kontsumitzen diren gehiegizko elikagaiak erre eta bero moduan askatzen dira; beste batzuetan ordea, gorputzak bero moduan askatu ordez gantz moduan akumulatzen ditu. Izan ere gure gorputzean 2 motako ehun adiposoak ditugu: ehun adiposo arrea, termogenesiaren funtzioa betetzen duena eta ehun adiposo zuria (azalaren azpian kokatzen dena), isolatzaile bezela egiten duena eta honen ondorioz gorputz horrek ez du hainbeste bero sortzeko beharrik, sortzen dena ondo mantentzen bait da. Aktibitate fisikoak ere bere eragina du bero metaboliko horren ekoizpenean, gure giharren lanaren ondorioz.

Beraz, badugu beste arrazoi bat gehiago aktibitate fisikoa eta elikadura osasuntxua gomendatzeko!
.