679 934 888 aeunanue@gmail.com

 Ezkutuko gantz hori

 

 

Udaberriaren inguruan, ohikoa izaten da pertsona asko bere elikadura zaintzen hastea urtean zehar hartzen joan geran kilotxo hoiek galdu ahal izateko. Normalki, berokiak kentzearekin batera, hondartza eta igerilekuetara joateko egunak hurbiltzean, gure gorputza zaintzeko motibazioa handitu egiten da. Egia da ere, egunak gero eta luzeagoak direla, argi gehiagorekin, eta egoera honek gure alartean eta umorean eragiten duenez, oso lagungarria izaten da. Gure elikadura ohiturak aldatzeko, borondateaz gain, zaintzeko animo eta gogoarekin egoteak erlazio zuzena bait du. Badakigu zein garrantzizkoa den elikadura ohitura egokiak lortzea, ez bakarrik gehiegizko kilo hoiek galtzeko, baizik eta gero mantendu ahal izateko, eta kontutan izanik noski, egun batetik besterako irtenbide magikorik ez dugula aurkituko.

 

Baina motibazio bezela lagunduko digun beste zerbait ere gehitu dezakegu, eta hau gure osasuna da. Eta zer da osasuna? ba osasuna ez da bakarrik gaxotasun eza, baizik eta ongizate fisiko, psikiko eta soziala da, funtzionamendurako ahalmen normalarekin (esfuerzorik gabe).Hau dela eta, elikadura osasuntxua izatea oso garrantzizkoa da, gehiegizko pisua ez izan arren. Gure azalaren azpian gehiegizko gantz hori kokatzen da, baina baita ere garrantzi handia duten gorputzeko organoen inguruan, eta hau arriskutsuagoa da osasunarentzat.

 

 

Ikerketa desberdinetan, zenbait pertsona argaletan ere ( hau da, azal azpian gantz gutxi dutenetan), aurkitu dituzte gantz kopuru altuak organu batzuen inguruan (adibidez, gibela , bihotza edo giharre-zuntzen artean ere). Gehiegizko gantz mota honek, zenbait gaxotasun sortzeko arriskua handitzen omen du (adibidez, hipertentsioa) . Ikerketa hauek azaltzen dutenez, erraien inguruan kokatzen den gantz mota honek, zenbait mezu kimiko bidaltzen ditu, hantura sorteraziz; honen ondorioz, beste patología batzuen artean, aurkitu daitezke intsulinarekiko erresistentzia, diabetesa eta gaxotasun kardiobaskularrak. Aditu hauek egiaztatu ahal izan dute, kasu hauen jatorria, bizitzeko modu toxikoak direla (hau da, dieta ez-orekatuak eta aktibitate fisiko gutxi dutenak). Ikusten denez ere, emakumeetan gantz gehiena izter eta aldaken inguruan kokatzen da eta gizonetan ordea, erraien inguruan. Jakina da ere, gantz hori aldaken inguruan kokatzen denean, lehen aipatu ditugun gaxotasunak sortzeko arriskua txikiagoa dela, erraien inguruan kokatzen denean baino.

 

Aktibitate eza eta dieta desegokiaz gain (hau da, irin zuri, azukre, trans- koipe eta koipe saturatu eta aditibo artifizial ugariekin), badirudi gure geneak gantz horren kokapenean ere zerikusia dutela.
Nola sahiestu egoera hau? Ezin ditugu gure geneak aldatu, baina bai gure dieta eta bizitzeko modua. Neurri hauek lagungarri izan daitezke:

– Aktibitate fisikoa igo; masa muskularra handitzen duten ariketak ere onak dira , izan ere, giharre gehiago izatean metabolismoa eraginkorragoa da eta erraien inguruko gantz hori eratzeko arriskua txikiago izango da.
– Pisu egokia lortu, dieta osasuntsu eta orekatu baten bitartez, kontutan izanik denok ez ditugula ezaugarri berdinak .
– Ekiditekoak pisuaren gorabehera handiak.
– Irin zuri eta azukrearen ordez, lekaleak, zereal integralak, barazkiak eta fruituak gehiago jan.
– Arrain urdinak eta fruitu lehorrak, omega-3 gantz-azidoak kantitate altuan dituzte eta hauek hantura ekiditeko egokiak dira.
– Koipe egokiak jan , trans eta gantz-saturatuak alde batera utziaz.
– Eta loaren erritmo egokiak lortzeko gai bagera ere, bikain!