679 934 888 aeunanue@gmail.com

Jaten duguna gara

 

Gabonetako ospakizunak atzean utzi ditugu eta urte hasieran piska bat zaintzeko ordua iritsi da…Eta batzuk diote, gero eta gehiago kostatzen zait…zer gertatzen zaio nere gorputzari? Beste batzuk ordea, zu bai ondo mantentzen zarela! Adinak aurrera egiten duen bitartean, aldaketak gero eta nabarigoak, gehiengoentzat behintzat, ezta?

Adi, bai, gorputzak piskanaka nahitaezko inboluzio prozesu bat hasten bait du eta bitarte horretan fisikoki eta metabolikoki aldaketak gertatzen dira eta hauek, maila funtzional eta ezaugarri fisikoengan jaitsiera bat sorterazten dute (batez ere berrogei urtetik aurrera).
Zaila da zehaztea ze momentutan hasten den prozesu inbolutibo hau (hazieraren kontrakoa). Garbi dago, faktore askoren eragina duela, baina batez ere, bizimodu-ohiturena. Zentzu honetan, prozesu hau hobetzeko , gure esku ditugu aktibitate fisikoa eta elikadura.
Datu nabariena, sistema hormonalean gertatzen den erorketa da; testosterona gizonetan, eta estrogenoak emakumeetan. Aldaketa hormonal hau da aldaketa metaboliko guztien arduradun handiena, eta ondorioz organismoan emango diren aldaketa fisikoena.
Beste faktore garrantzitsu bat, erritmo metabolikoaren jetsiera da. Gure organismoak gero eta energia gutxiago behar du oinarrizko funtzioak mantentzeko; errezagoa da erreserbako gantza pilatzea: intraabdominala gizonetan, eta sabelaren behekaldean emakumeetan.
Aipatutako aldaketa guztien eraginez, kontutan eduki behar ditugun zenbait ondorio ematen dira, haietariko asko,lehen aipatu dugun bezela, neurri handi batetan guk erregulatu ditzakegulako aktibitate fisikoa eta elikaduraren bitartez.

 

Ezaguna egiten zaigun esaerak, “jaten duguna gera”, gero eta esanahi zientifiko handiagoa du, ikerketa askok erlazionatzen bait dituzte zenbait elikagaien propietateak osasunarekin (adibidez, brokoliak zenbait tumoreen aurrean aurrezaindu egiten omen du, edo arraia astean behin jatearekin garunari laguntzen omen diogu buruko narriadura atzeratuz).
Badirudi, elikagai mota hauek, “sirtuina” delako proteina batzuk aktibatzen dituztela, biziraupenari lagunduz. Elikadura eta osasunari buruz dagoen interesa dela eta “nutrigenomika” edo “ geneei egokitutako elikadura” izeneko ikerketa arlo berri bat zabaldu da. Imaginatzen dezue mediku batek aukera izatea gure mapa genetikoa aztertuz aholkatu ahal izatea zein elikagaiek kalte egin dezaketen? Momentuz ikerketak besterik ez dira, eta horrek urtetxo batzuk itxaron beharko ditu.

Guzti hori dela eta, gure esku dagoenez osasunari eta bizitasunari piska bat laguntzea, zenbait elikagai sailkatuko ditugu:
-Brokolia eta Erromeroa: zenbait minbiziekiko arriskua jeisten laguntzen du.
-Zitrikoak: C bitamina kopuru altukoak, garrantzizkoak azalaren narriadura ekiditeko.
-Azenarioa: ikusmena ongi mantentzeko.
-Gelatina: artikulazioak sasoi onean izateko.
-Sesamoa: hezurrak indartsu mantentzeko.
-Tea: bere flabonoideak adimena arin mantentzen laguntzen dute.
-Fruta: katarroak eta hozteak aurrezaintzeko eta baita hesteak erregulatu eta orekatzeko.
-Errefaua: gibela osasuntsu mantentzeko.
-Piperrak: alergien sintomak gutxitzeko.

On egin!