679 934 888 aeunanue@gmail.com

Kolesterola eta triglizeridoak

 

Kolesterola! Askorentzat ezaguna egiten dena. Odoleko analitika egin eta kolesterola altuxamar omen dago eta zaintzea gomendatu digute, ezta? Izan ere, gaur egun, osasunarekin erlazionatutako gaien artean, asko arduratzen du odolean ditugun gantzen maila eta kalitateak. Gizarte industrializatuetan heriotza-tasaren lehenengo kausa, gaixotasun kardiobaskularra da. Baina zer dira kolesterola eta triglizeridoak? Berdinak al dira? Bai kolesterola eta bai triglizeridoak, odoleko lipidoak dira, eta odolean dugun gantz kantitatea jakiteko aztertzen dira.

Triglizeridoak, gantz-azidoz osatutako molekulak dira eta gure organismoan gantza biltegiratzeko modu ohikoena da, baina odolean zehar ere bidaiatzen dute. Bestalde, kolesterolaren kasuan, ezin dugu ahaztu funtzio garrantzitsuak betetzen dituela gure organismoan: zenbait hormona sexual eta suprarrenal sintetizatzeko lehengai bezela parte hartzen du, eta baita D bitamina sintetizatzeko ere. Behazuna fabrikatzeko ere beharrezkoa da eta mintz zelularren zurruntasun eta malgutasun maila erregulatzen ere parte hartzen du. Dietari dagokionez, beti bezela, arazoa kantitate eta kalitatearekin erlazionatuta dago. Ezagunenak HDL edo “kolesterol ona” eta LDL edo “kolesterol txarra” dira. LDL izeneko molekulak, kolesterola zeluletara garraiatzen du, hau da, kolesterola gure sistemara egokitzen erresten du. Bestalde, HDL izeneko molekulak, kolesterola gibelera garraiatzen du, bukaeran behazunaren parte izateko eta azkenik gorotzen bidez kanporatzeko. HDL hauei “kolesterol ona” deitzen zaie, kolesterola eliminatzen laguntzen dutelako. Hala ere, honetarako beharrezkoa da dietak nahiko zuntz izatea, garraiatu ahal izateko (barazki, lekale, zereal eta fruten bitartez). Elikadura-boloak nahiko zuntz ez badu, gerta daiteke kolesterol hori berriz xurgatua izatea hesteetako mukosan.

 

Eta zer gertatzen da gure arterietan? Ikerketek azaltzen dutenez, badirudi LDL molekulak oxidatzen direnean hasten dela arterietako lesioa eta ondoren, kolesterola eta beste sustantzia batzuk pilatzen joango dira ateroma izeneko plaka eratuz. Honek esan nahi du antioxidanteek garrantzi handia dutela egoera honen aurrean. E bitamina eta B6 bitaminaren faltak ere zerikusia omen du prozesu hauen hasieran.

Beraz, elikadurari dagokionez:
-Kolesterolaren sintesia estimulatzen dutenak:
Gantz saturatuak eta karbohidrato simpleak (azukrea, zereal refinatuak, pastelak, opilak…)
-kolesterola maila egokian mantentzen dutenak:
Oliba olioak, LDLaren maila gutxitzen du eta HDL aren maila handitzen du. Bestalde, hazien olioak (omega 6) eta arraien olioak (omega 3) bai LDL eta bai HDL mailak jeisten dituzte.
-Kolesterolaren oxidazioa babesten dutenak:
Antioxidante ugari aurkitu ditzakegu barazki freskoetan batez ere eta te berdean. Koipeetako antioxidante naturala, E bitamina dugu; kalitate oneko olioak, hotzean lehen presio bidez lortzen dira, bitamina honen desegitea ekiditen dutelarik.Kontutan eduki behar da ere, olioaren kalitatea mantentzeko, janariak prestatzeko orduan tenperatura altuegiekin kontuz ibili behar dela.
– Bestalde, merkatuan ere produktu desberdinak topa ditzakegu kolesterolaren maila jeisten lagundu dezaketenak. Fitosterol izeneko osagaia dute, zenbait landareetatik lortzen dena. Badirudi hesteetan kolesterolaren absorzioa blokeatzen dutela. Produktuak gomendatzen duen dosia beti errespetatu behar da eta bere eragina egokia izateko, kolesterola duen elikagaiaren ondoren hartu behar omen dira.