679 934 888 aeunanue@gmail.com

Metabolismoa aldatu zait?

 

Gure inguruan maiz entzuten ditugu metabolismoaren inguruko kontuak , galderak eta gora beherak. Gaur saiatuko gera aztertzen zer den eta ze faktoreek eragiten duten beregan. Metabolismoa, elikagaiek gure gorputzeko ehunetan izaten dituzten transformazio kimikoak dira, digestio eta absortzio prozesuak pasa ondoren. Metabolismo honen barruan 2 erreakzio mota daude: energia lortzeko erabiltzen diren erreakzio degradatiboak alde batetik, eta bestetik, energia horren parte bat erabiliz zenbait biomolekula sortzeko funtzioa duten erreakzioak.

Eta zer da gasto energetikoa? Pertsonak kontsumitzen duen energia da, eta hau, elikagai energetikoen errekuntza metabolikoaren bitartez lortzen da.
Energia hau, modu desberdinetan kontsumitzen dugu: beharbeharrezkoak diren funtzioetan erabiltzen da, arnasketan, gorputzeko tenperatura mantentzeko, bihotzeko erritmoan eta beste nahigabeko aktibitateetan. Baina, nahita egiten ditugun eguneroko aktibitateetan ere bai, telebista ikusi , irakurri edo edozein aktibitate fisiko edo kiroletan. Pentsatzean edo lotan gaudenean ere energia kontsumitzen dugu. Baina noski, gure bizitzan zehar, egoera desberdinetan aldaketa garrantzitsuak ematen dira: haurtzaroan, haurdunaldian, laktantzian edo kiroleko entrenamendu batetan. Gaixorik gaudenean edo sendatzen ari geranean ere gure organismoak energia kantitate handiagoa behar du egoera hoiei aurre egiteko. Antzeko moduan, ebakuntza baten ondoren edo traumatismo baten ondoren , suspertze prozesu hoien funtzionamendua egokia izateko energia gehiago beharko da. Erlazioa zuzena da: osasuna ezinhobea izateko, kontsumitutako energia , janarietatik lortzen degunarekin orekatu behar da.

 

Gorputzarentzat ezinbestekoak diren funtzioak mantentzeko beharrezkoa den energiari metabolismo basala deitzen zaio ; nahigabe egiten ditugun ia aktibitate guztiak dira hauek. Metabolismo basal hau faktore askok baldintzatzen dute:
– adina: haurrak, helduak baino handiagoa dute.
– emakumeak, gizonezkoak baino gutxiago.
– gorpuzkera (pisua, garaiera, azalera).
– klima.
– gorputzaren tenperatura.
– egoera animikoa etb.

Ba dira ere beste zenbait faktore, termogenesiarengan eragina dutenak (energia bero moduan barreiatzen dute): hotza, tabakoa, estresa edo zenbait farmako.
Bestalde, aktibitate fisikoari dagokion gasto energetikoa dago. Honako hau, nahita egiten ditugun mugimenduei dagokion energia da (lana, kirola…). Hau da balantze energetikoa orekatzeko manipulatu daitekeena eta baita ere gastu energetikoaren frakzio aldagarriena. Hemen ere, badira eragina izango duten zenbait faktore: aktibitate mota , maiztasuna etb.
Elikagaiek ere , eragin termogeniko bat dute, hau da, beraien digestio eta ondorengo prozesuetarako energia behar da, eta hau , desberdina izaten da elikagai batzuetatik besteetara.
Eta azkenik, kontutan ere eduki behar degu metabolismo hau zuzentzen erregulazio hormonal komplexu bat dagoela; honek esan nahi du, zentzu honetan edozein aldaketa ematen bada, metabolismoan eragina izango duela.

Beraz, garbi dago faktore desberdin asko daudela metabolismoaren inguruan eta ondorioz, ez da harritzekoa hainbeste desberdintasun egotea pertsona batetik bestera eta baita ere pertsona batek bere bizitzeko momentu desberdinetan aldaketak nabaritzea.