679 934 888 aeunanue@gmail.com

Nere haurrak ez du jan nahi!

 

Etxe askotan bazkaltzeko ordua desesperatzeko modukoa bihurtu daiteke gure seme-alabekin, ezta? Plateraren aurrean eseri bezain pronto, kexaka hasten dira eta gu beti bezala presaka…Eta zer egin dezakegu egoera honen aurrean?
Haurrek izan dezaketen arazo nutrizionalen artean, jateko gogo eza eta negatibismoa aurkitzen dira. Jateko gogo eza denboran zehar luzatzen denean, egiazkoa edo faltsua izan daiteke. Egiazkoa bada, gaxotasun baten ondorioz izan daiteke eta faltsua denaren susmoa izan dezakegu haurrak zenbait janari baztertzen dituenean baina beste gustokogo dituenak arazorik gabe jaten dituenean. Lehenengo kasuan, hazkuntzaren erritmoa txikituta egon daiteke, baina bigarrengo kasuan ordea ez.

Jateko gogo ezaren arrazoiak hauek izan daitezke:
1- Anoa kontuak. Batzutan gurasoei, behar duena baino gehiago jan behar dutela iruditzen zaigu. Indartsu eta osasuntsu baldin badago, kantitateaz baino gehiago kalitateaz arduratu behar dugu, elikadura orekatua eta denetarikoa izanaz.
2- Haurrak egoera familiar berezi bat pasatzen ari denean (adibidez anai baten jaiotza), atentzioa deitzeko modu bat bezela erabili dezake.
3- Batzuk otorduetatik kanpo jaten ibiltzen dira eta gero, noski, ez dute goserik. Egoera honen aurrean bai zorrotzak izan behar degu.
4- Lehen aipatu dugun bezela, haurra gaxo egon daiteke eta arazo fisiologiko baten ondorioz ez du goserik izango. Kasu honetan ez dugu behartu behar. Haurra sendatzean, berriro apetito ona izango du.

Kontutan hartu behar da ere, bazkaltzeko ordua momentu egokia dela elkarrizketa, sozializazio eta haurrarekiko erlazio afektiboarentzat. Horregatik nahigabe edo tentsio handiko egoerek jateko gogo eza hori nolabait bultza omen dezakete.
Egera hauek ondo eramateko, oso garrantzitsua da ez ahaztea haurrak direla eta beraien ezaugarriak dituztenez, egoera guztietan ezin dute helduok dugun jarrera berdina izan. Adibidez, haurrak oso aktiboak izaten dira, beraz, ez omen da gomendagarria haurra luzegi egotea janariaren aurrean (zenbait egoeratan garbi ikusten dugu hau, adibidez jende gehiagorekin bagaude mahaian, zaila egiten zaigu haurra eserita egoten behartzea denak jaten bukatu arte, ezta?). Janariekiko ditugun arauak piskanada sartu behar omen dira; garrantzi handiena ondo elikatzeari emanaz eta ondoren arauekin hasiaz.
Jateko gogo eza faltsua denean, dudarik gabe, zorrotz azaldu behar gera. Ala ere, zenbait kasuetan, haurrak sekulako arazoa azaltzen du janari berriak probatzeko orduan. Pazientzia handia izan behar da honelako kasuetan. Gomendagarria da piskanaka sartzea janari eta zapore berriak, kantitate txikiekin hasiaz (trikimailu bat izan daiteke adineko koilarakada bat eskatzea), negoziatuaz…Momentu batean haurra bera izaten da bere borondatez probatzen duena eta konturatzen dira zein goxoa den probatzea ikara ematen zion janaria!

Bukatzeko, hauek dira jateko gogo ezaren aurrean ematen diren gomendioak:
– eguneroko otordu nagusiak betetzea
– menua datorren ordenan jatea
– proportzio txikiak zerbitzatu eta errepikatzen uztea
– ez da gomendagarria karrasiak, haserreak edo zigorrak adieraztea
– kapritxoei amore ez ematea
– janaria hotzegia edo beroegia egotea ekiditea
– janariak erosteko orduan ez da komeni gurasoek haurrari xantaia egitea
– mahaiean 30 minutu baino gehiago egotea ez omen da gomendagarria
– jateko orduan ez dira beste aktibitate batzuk batera egin behar (jostailuekin ibili, telebista ikusi…)
– eredu izan (adibidez, guk ez badugu frutarik jaten, nola lortuko degu berak jatea?)
– janarien itxura zaindu (erakargarria izan dadin)

Eta azkenik, kontutan izan behar degu, elikagai talde guztietatik jaten badu, ez da ezer gertatzen janari konkretu bat ez bazaio gustatzen…helduoi ere berdina gertatzen zaigu!