679 934 888 aeunanue@gmail.com

Ospakizunak: janari eta edari goxoak…

 

Gabonak gertu ditugu eta berarekin ospakizunak. Mahaiaren inguruan, janari eta edari goxoez inguratuta. Gehitxo batzuetan eta honekin gure organismoan efektu desatxeginak ematen dira. Gaur, alkoholari lotutako kontuak…gehitxo hartuta komeriak!

Baina zer da alkohola? Bere izen generikoa “etanol” edo “ alkohol etilikoa” da. Gure gorputzean eragin desberdinak izaten ditu faktore desberdinen ondorioz. Egoera hau piska bat ulertzeko pausoz pauso joango gera.
Bere absortzioa, digestio-hodian ematen da, batipat heste mehar eta urdailean eta faktore hauen menpe egongo da:
-kontaktuan dagoen denbora
-baskularizazioa
-absorzio azalera
-konzentrazioa (bakarrik edo janariarekin joatea)
Absortzio abiadura nahiko azkarra da. Kantitate handia eta baraurik hartzen bada, xurgatze abiadura handiago izango da eta gasaren presentzia baldin badago ere bai, absortzio azalera handitu egiten duelako. Ondoren odola eta linfatik garraiatuko da uretan disolbatuta joango delarik. Gorputzeko ur guztian zehar banatuko da. Batez ere, ur kopuru altua duten organo eta ehunetara iritsiko da: gibela, giltzurrunak, barea, nerbio-sistema, plazenta eta fetua ( kontuz haurdunaldian fetuaren ur kopurua oso altua bait da).

Metabolizazioari dagokionez, gehienbat gibela eta urdailean ematen da, bere abiadura nahiko konstantea delarik, baina ala ere zenbait faktoreen menpe egongo da:
-gibelaren neurria (gizonetan emakumetan baino handiagoa da)
-urdaileko metabolismoan parte hartzen duten entzimen eragina
-zenbait botiken eragina
-alkohola metabolizatzen parte hartzen duten sistema entzimatikoen heldutasuna (haurretan, helduetan baino txikiagoa da)
-sistema entzimatiko hoien egoera edo osotasuna (okerragoa izango da zahartzaroan, desnutrizioan eta gibeleko gaxotasunetan)
-arraza eta beste ezaugarri genetikoak
– azukrearen presentziak oztopatu egiten omen du alkoholaren eliminatzea (beraz, kontuz freskagarriekin nahastuta doanean)
Azkenik gorputzeko eskrezio bideak hauek izango ditu: giltzurrunak, birikak, azala eta esnea.
Aipatu dugun guztia kontutan hartuta, ulertzekoa da alkohola ez gomendatzea ez haur, haurdun edo bular-emaileen kasuan.
Heldu osasuntxuen kasuan, orokorrean, neurrizko ingestak hauek ematen dizkigute: emakumezkoetan 2 eta gizonezkoetan 3 unitate egunean baino gehiago ez hartzea (unitate bat, 10 gramu alkohol dira; adibide bezela, unitatea, 80-100 ml-ko ardo basoa jartzen dute). Alkoholak eragiten dituen efektuen artean hauek aurkitzen dira:
-hiperkolesterolemian, HDL (kolesterol ona) igo eta LDL (kolesterol txarra) jeisten laguntzen omen du
-lasaigarri eta hipnotiko, euforia eraginaz
-jateko gogo eza (gosearen gunea inhibituaz)
-analgesikoa

Baina eragin kaltegarriak askosaz gehiago dira noski.Gomendatzen dituzten kantitate hoiek baino gehiago hartzen badira, denbora pasatzen doan bitartean arazoak hasten dira, organismoko sistema fisiologiko desberdinengan eragin kaltegarria izanaz: sistema kardiobaskular, arnas-sistema, urdaila, hesteak eta gibelean (gastritis, ultzerak, heste-florako alterazio eta lesioak, beherakoak, neuronako kalte itzulezinak, azaleko basodilatazioak, bihotz-geldialdi, zirrosia…).
Momentu konkretu batetan alkohol kantitate altuegia hartzen bada ere, koma etilikoa eman daiteke; hau, alkoholaren gaindosi bat delarik.

Beraz, beti bezela, dena neurriz! Eta festetan nahiko dantza egiten badugu, toxinak kanporatu eta muskuluak erlaxatuko ditugu. On egin!