679 934 888 aeunanue@gmail.com

Superelikagaiak?

 

Azken urte hauetan “superelikagai” hitza entzuten da elikadura eta osasunaren inguruan. Kontzeptu honekin nolabait elikagai konkretu batzuei zahartzaroari eta gaxotasunei aurre egiteko propietateak ematen zaizkie. Orokorrean, nutriente kantitate handiko elikagaien definizioa izango luke termino horrek, hau da, bitamina, minerale, zuntza, antioxidante eta fitonutriente ugari dituena. Esan daiteke, elikagai talde guztien artean fruitu eta barazkiek betetzen dutela ezaugarri hori.

Gai honekin lotuta, gaur antioxidanteen inguruan arituko gara. Antioxidanteak, gorputzeko zelulak erradikal askeen aurrean babesten dituzten molekulak dira, hauek kaltegarriak bait dira. Erradikal aske hauek, adibidez, alkohola eta tabakoaren keatik etortzen dira, baina gure organismoan ere modu normal batetan sortzen dira metabolismo prozesuaren ondorioz. Gorputzean erradikal aske gehiegi badaude, higadura oxidatibo bat ematen da eta honen ondorioz lesio zelularrak sor ditzake eta honen eraginagatik adinarekin lotutako gaxotasunak ager daitezke, minbizia, diabetesa eta kardiopatiak bezela.
Kontutan eduki behar da, ez bakarrik elikagai batek duen antioxidante kopurua, baita ere surgatzen den kantitatea, ez bait dira denak modu berean aprobetxatuko, hau da, beraien biodisponibilitatea faktore desberdinen menpe egongo da: antioxidante bakoitzaren egitura kimikoa, elikagaiaren barruan ze egoeratan kokatuta dagoen edo elikagai hori gordina edo egosia dagoen, adibidez.
Gure elikaduraren bitartez iristen diren antioxidante gehienak , azido askorbikoa, E bitamina, karotenoide eta polifenolak dira.
Azido askorbikoari dagokionez, C bitamina bezela ezagutzen dugu ere eta gure organismoan antioxidante bezela oso funtzio garrantzitsuak betetzen ditu.: kalte oxidatiboaren aurrean proteina, lipido, koipe, karbohidrato eta azido nukleikoak (ADN eta ARN) babesten ditu.

 

Nutrizioari dagokionez aipatu dezakegu beste ugaztun askok C bitamina sintetizatzeko gai direla, baina guk ezin dugunez, elikagaien bitartez lortu behar dugu. Beste funtzioen artean, kolagenoa sintetizatzeko beharrezkoa da (odol hodi eta tendoien egiturako osagai bat). Baita ere noradrenalina eta karnitinaren sintesian funtzio garrantzitsua betetzen du (azken hau, lipidoen metabolismotik energia lortzeko beharrezkoa da). C bitaminaren urritasun gogorrak eskorbuto gaxotasuna sortzen du. Bitamina honen eguneroko gomendioak askozaz altuagoak dira erretzaileen kasuan, noski, hauengan estres oxidatiboa askozaz altuagoa delako. Orokorrean, fruitu eta barazkietan topatzen da, baina kopurua oso aldakorra izan daiteke espezie eta barietatearen arabera. C bitamina hau hobea da beti elikagaien bitartez hartzea, beste nutriente asko ere iritsiko zaizkigulako berarekin batera, zuntza eta mikromineraleak.

Hona hemen zenbait superelikagai hoien adibideak:
-Erremolatxa: bihotzerako osasuntsu den superelikagai bat bezela ezagutzen da. Dirudienez, bere nitrato kopuru altuak gure organismoan oxido nitrikoan bihurtzen dira eta honek arteria-tentsioa eta odolaren koagulatzeko tendentzia murrizten laguntzen omen du.
-Kakaoa: flabonoide izeneko komposatu batzuk ditu eta badirudi hauek odol hodien elastikotasuna handitu eta arteria tentsioa jeisten laguntzen dutela.
-Izokina: omega-3 izeneko gantz-azidoak izokina eta beste arrai urdinetan aurkitzen dira eta gaxotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonetan bihotzeko arazoen prebentzioan lagungarri izan daitezkeen ustea dago. Baita ere,”arthritis reumatoide” delako gaxotasunean, artizkulazioetako mina arintzen lagungarri izan daiteke.

Gai hauen inguruan lan egiten duten ikertzaileen ustez, kasu askotan, elikagai desberdinak batera kontsumitzean organismoak nutriente hoiek surgatzeko ahalmena handitu egiten da. Adibidez, espinaka eta azenarioetan aurkitzen den betakarotenoa (beste antioxidatzaile bat), erresago eta azkarrago surgatzen da koipeekin batera hartzen bada. Honekin ere ,berriz, elikadura askotariko batek abantaila asko ematen dizkigula ikus dezakegu.